GNU General Public License 2. Bertsioa, Ekainak 1991 Euskarazko itzulpena : Abustuak 2003 Jordi Blasi Uribarri-k egina www.librezale.org This is an unofficial translation of the GNU General Public License into Vasque. It was not published by the Free Software Foundation, and does not legally state the distribution terms for software that uses the GNU GPL--only the original English text of the GNU GPL does that. However, we hope that this translation will help vasque speakers understand the GNU GPL better. Hau "GNU General Public License" delakoaren euskarazko itzulpen ez-ofizial bat da. Itzulpen hau ez du publikatu "FSF Free Software Foundation"-ak, eta ez ditu legalki zehazten GNU GPL lizentzia erabiltzen duen softwareak banatze baldintzak -- GNU GPL Ingelesesko textu originalak baino ez du hori egiten. Hala ere, itzulpen honek euskaldunak GNU GPL lizentzia hobeto ulertzen laguntzeko asmoarekin egin dugu. GNU GENERAL PUBLIC LICENSE 2.en bertsioa, Ekainak 1991 Copyright (C) 1989, 1991 Free Software Foundation, Inc. 59 Temple Place, Suite 330, Boston, MA 02111-1307 USA Edozeinek lizentzia dokumentu honen kopiak egiteko eta hauek banatzeko bahimena dauka baina beraren moldatzea ez dago bahimenduta Sarrera Software gehienen lizentziak hura konpartitzeko eta aldatzeko askatasuna ukatzeko pentsatuta daude. Honen kontra, "GNU-General Public License" deritzona software librea konpartitu eta banatzeko zure askatasuna bermatzeko asmoa dauka, hau da, softwarea erabiltzaile guztientzat librea dela bermatzea. Lizentzia honek "Free Software Foundation"-aren software gehienari eta bere egileak hau erabiltzen onartzen duen beste edozein programari aplikatzen zaio. (Free Software Foundation-aren beste zenbait software "GNU Library General Public License" lizentziak babesten du.) Zure programentzako hori erabili dezazu ere. Software askeaz ari garenean, askatasunaz ari gara, ez prezioaz. Gure Lizentziak software askearen kopiak banatzeko askatasuna daukazula (eta honengaitik kobratu, nahi baldin ba duzu), iturburu-kodea jasotzen duzula, edo jaso dezakezula nahi ezkero, softwarea aldatu dezakezula edo beraren zatiak erabili dezakezula programa aske berrietan, eta guzti hau egin dezakezula ba dakizula bermatzeko diseinatuta daude. Zure eskubideak babezteko, edonork eskubide hauek ukatzea edo zuk bertan behera uztea eskatzea debekatzen duten zenbait murrizketa egin behar ditugu. Murrizketa hauek, softwarearen kopiak banatzen edo aldatzen baldin baduzu, zuretzako zenbait erantzunkizunetan itzultzen dira. Adibidez, programa baten kopiak banatzen baldin ba dituzu, dohainik edo ordain baten truke, jasotzen dutenei zuk dituzun eskubide beraiek eman behar diezu. Beraiek ere iturburu-kodea jasotzen dutela, edo jasotzeko aukera dutela zihurtatu behar duzu. Eta baldintza hauek erakutzi behar diezu beraien eskubideak ezagutu ditzazten. Zure eskubideak bi pausutuan babezten ditugu: (1) softwareari copyright abisu bat ezartzen, eta (2) kopiatzeko, banatzeko eta aldatzeko aukera legala ematen dizun lizentzia hau eskeintzen. Baita ere, egilearen eta gure babes propiorake ere, argi utzi nahi dugu software libre honentzat ez dagoela inolako garantiarik. Softwarea besteren batek aldatzen eta banatzen baldin ba du, jasotzen dutenek hori originala ez dela argi izan dezaten nahi dut, eta horregaitik, besteren batek sartutako edozein arazo ez du isladatuko jatorriko egilearen reputazioa. Askenik, edozein programa askea beti dago softwarearen patenteaz mehatxatuta. Gure asmoa, software aske baten banatzailea banakako patente lizentzia bat lortzea, horren bitartez programa propietarioa eginez, sahiestu nahi dugu. Honi aurre egiteko, argi utzi nahi izan dugu edozein patente guztion erabilera librerako lizentziatu behar dela edo ez da lizentziatuko. Hemendik aurrera kopiatzeko, bantatzeko eta aldatzeko termino eta baldintzek jarriko dira. GNU PUBLIKOARENTZAKO LIZENTZIA OROKORRA KOPIATZEKO, BANATZEKO ETA ALDATZEKO BALDINTZAK 0. Lizentzia honek Publikoarentzako Lizentzia Orokor honen baldintzapean banatu daitekela adierazten duen egileak jarritako edozein abisu daraman edozein programa edo bestelako lanari aplikatzen zaio. Hemendik aurrera "Programa" horrelako edozein programa edo lana izango da, eta "Programan oinarritutako lana" programa bera edo copyright legepean dagoen edozein deribaturiko lana; hau da, Programa bera edo beraren zati bat daukan edozein lan, bai kopia zehatzak edo aldaketak eta/edo beste edozein hizkuntzatarako itzulpena. (Edozein moduan itzulpena aldaketaren esanahian limitaziorik gabe sartzen da). "Zu" Lizentzia bakoitzari esango zaio. Kopiatzeaz, banatzeaz eta aldatzeaz besteko eragiketarik ez da betetzen Lizentzia honetan; beraren eremuaz kanpo geratzen dira. Programa erabiltzea bera ez da murrizten, eta bertatik ateratako emaitza barruan sartzen da, baldin eta hauek Programan oinarritutako lan bat ba dira (Programa bera erabiltzetik lortu badira edo ez). Hori egia izateak Programak egiten duenaren arabera izango da. 1. Programaren iturburu kodearen kopia zehatzak, jasotzen duzun moduan, egin eta banandu ditzakezu, edozein medioan, guztietan argi eta garbi copyright eta garantia abisua publikatu, Lizentzia honi eta garantia ezari dagokion abisu guztiak mantendu eta jasotzen duten guztiei Programarekin batera Lizentzia honen kopia bat ematen diezun bitartean. Ordaina jaso dezakezu kopia transmisioaren ekintza fisikoaren truke, eta, horrela nahi ezkero, garantia bat eskaini dezakezu ordain baten truke. 2. Programaren kopia edo kopiak, edo honen edozein zati aldatu dezakezu, horrela Programan oinarritutako lan bat sortuz, eta aldaketa edo lan hoiek banandu goiko 1.en Atalaren baldintzapean, zuk baldintza hauek betetzen dituzun bitartean: a) Zuk aldatutako fitxategietan zuk aldatutakoak direla eta aldaketaren data ikusgarriak diren abisuak jarri behar dituzu. b) Zuk banatzen edo argitaratzen duzun edozein lanean, bere osotasunean edo zati batean Progama daukala, bertatik edo bere zati batetik deribatua dela, osorik lizentziatu behar diezula Lizentzia honen pean hirugarren pertsonei ordainik jaso gabe. c) Programak normalean komando interaktiboak irakurtzen baldin ba ditu, elkarrizketa interaktibo horretan modu arruntenean martxan jartzerakoan, copyright egokiaren abisua eta garantiarik ez dagoelaren argiketa (edo garantia zuk ematen duzula), erabiltzaileak programa baldintza hauen pean banatu dezaketela eta hauei Lizentzia honen kopia bat nola ikusi adierazten duen iragarki bat imprimatu edo erakutziarazi behar duzu. (Programak berak interaktiboa baldin ba da baina normalean ez ba du horrelako iragarkirik erakuzten, Programan oinarritutako zure lana ez du zergaitik iragarkia erakutzi behar.) _ Behar hauek aldatutako lanari bere osotasunean aplikatzen zaizkio. Lan horren zati identifikagarriak Programatik ez ba dira deribatu, eta berez arrazoiz lan independiente eta bereiztutako lanak kontsideratu baldin ba daitezke, orduan Lizentzia honek, eta bere baldintzak, ez zaizkie aplikatuko banadutako lan moduan zabaltzen dituzunean. Baina zati hauek Programan oinarritutako lan bat den osotasun baten moduan zabaltzen dituzunean, guztiaren zabaltzea lizentzia honen baldintzapetan izan behar da, zeinen baldintzak beste lizentzia batzuentzat osotasun guztiari gehitzen zaio, eta horregaitik zati guztiei, edozeinek idatzi duelaz aparte. Atal honen asmoa ez da zuk osorik idatzitako lan baten gaineko eskubideak beregantzea edo eztabaidatzea; baizik eta, asmoa, Programan oinarritutako egile anitzdun lanak edo deribazioen zabaltzea kontrolatzeko ahalmena izatea. Beste alde batetik, Programan oinarrituta ez dagoen beste lan baten Programarekin (edo Programan oinarritutako lan batekin) elkartze hutza gordeketa edo zabaltze medio batean ez du beste lana Lizentzia honen pean jartzen. 3. Programa (edo honetan oinarritutako lan bat, 2.en atalaren arabera) kode objetua edo exekutagarri moduan zabaldu dezakezu 1.en eta 2.en atalen baldintzapean, hurrengoetako bat egiten duzun bitartean: a) Makinak irakurri dezakeen iturburu kodearekin batera zabaldu, 1.en eta 2.en atalen baldintzapean eta normalean softwarearen elkarbanatzerako erabiltzen den soporte batean; edo, b) Gutxienez hiru urteko balioa izango duen idatzitako eskeintza batekin elkartu, edozein hirugarren parteri, fisikoki zabaltze horren kostua baino gehiago ez den ordain baten truke, dagokion iturburu kodearen makinak irakurgai duen kopia oso bat, 1.en eta 2.en atalen baldintzapean normalean softwarearen elkarbanatzerako erabiltzen den soporte batean emateko konpromesuarekin; edo, c) Dagokion iturburu kodea luzatzeko zuk jasotako eskeintza moduan jasotako informazioarekin elkartu. (Alternatiba honek distribuzio ez-komertzialentzat da bakarrik eta soilik zuk programa kode objetua edo exekutagarri moduan, eskeintza horrekin jaso baldin ba duzu, b azpiatalaren arabera.) Lan baten iturburu codea lanaren gaineko aldaketak egiteko modu hoberena esan nahi du. Lan exekutagarri batentzat, iturburu kode osoa, osotzen duten modulo guztien iturburu kodea, erlazionatutako interface-aren edozein definizio fitxategi bai eta exekutagarriaren kompilazioa eta instalazioa kontrolatzeko script guztiak esan nahi du. Hala ere, salbuespen berezi moduan, banatutako iturburu kodea normalean Sistema Eragilearen osagai arruntetan (kompilatzalea, kernel eta horrelakoak) banatzen den edozein gauza (ez iturburu kodean edo binarioan) ez du barnean izan behar, osagai horrek exekutagarriari lotuta ez baldin ba doa. Exekutagarriari edo kode objetuaren banaketa kopiatzeko leku zehatz batera sarrera eskeintzen egiten ba da, orduan iturburu kodea kopiatzeko leku berdinera sarrera berdintsua eskeintzea iturburu kode honen banaketa bezala onartuko da, hirugarren parteak biak kopiatzen ez ba dituzte ere. _ 4. Ezin izango duzu Programa kopiatu, azpilizentziatu edo banatu espresoki Lizentzia honen baldintzapean ez baldin ba dator. Kopiatzeko, aldatzeko, azpilizentziatzeko edo banatzeko edozein saiakera debekatuta dago eta bertan behera utziko ditu Lizentzia honen gaineko zure eskubideak. Hala ere zuregandik Lizentzia honi lotutako kopiak edo bahimenak jaso dituzten partaideen lizentziak ez dira bukatuko beraren baldintzak betetzen dituzten bitartean. 5. Ez daukazu zergaitik lizentzia hau onartu, sinatu ez duzulako. Hala ere, ez dago Lana edo bere deribatutako lanak aldatzeko edo banatzeko bahimena ematen dizun beste edozer. Ekintza hauek legeak debekatuta daude Lizentzia hau onartzen ez ba duzu. Horregaitik, Programa (edo Programan oinarritutako lan bat) aldatu edo banatzean, Lizentzia honen onartzea adierazten duzu hori egiteko, eta Programa edo programan oinarritutako lan bat kopiatzeko, banatzeko eta aldatzeko bertan adierazten diren baldintza guztiak. 6. Programa (edo Programan oinarritutako edozein lan) berbanatzen duzun bakoitzean, jasotzen duenak automatikoki baldintza hauei lotutako Programa kopiatzeko, banatzeko edo aldatzeko lizentzia hasierako lizentziadunetik jasotzen du. Ezin izango duzu bertan adierazitako jasotzen duenaren eskubideei bestelako baldintzarik ezarri. Ezin izango duzu hirugarren bat Lizentzia hau betetzen behartu. 7. Epaiketa, patente baten infrakzioagatik alegazio, edo bestelako arrazoi batengaitik (ez soilik patente kontuetan), Lizentzia honekin kontraesanetan datozen baldintzak jartzen ba zaizkizu (epaimahaiaren aginduz, akordioagatik edo besteren bategaitik), honek ez zaitu Lizentzia honen baldintzetatik askatzen. Lizentzia honen baldintzak eta bestelako betebeharrak batera betetzeko ezin baldin ba duzu banatu, orduan ezin izango duzu inolaz ere Programa banatu. Adibidez, patente batek zuregandik, zuzenean edo bitartekarien medioz, ordain gabeko banaketa ez ba du onartzen, orduan bai hura eta bai Lizentzia hau betetzeko modu bakarra Programa inolaz ere ez banatzea da. Atal honen edozein zati edozein egoeran baliogabekoa edo aplikaezina gertatzen ba da, atalaren joera aplikatzera izango da, eta atala bere osotasunean beste edozein egoeran aplikatuko da. Atal honen asmoa ez da edozein patente edo bestelako jabetza eskubideak zapaltzera, edo hoien erreklamazioen balioa erantzutera bultzatzea; atal honen helburu bakarra lizentzia publikoaren ekimenetan oinarrituta dagoen software askearen banaketa sistemaren osotasuna defenditzea da. Jende askok sistema honen bitartez banatutako software multzo zabalari eskuzabal aportazio asko egin dizkio, sistema honen aplikazio zuzenerako; egile/emailearen aukera da softwarea banatzeko sistema eta lizentzia batek ezin du aukera hori inposatu. Atal honek beste Lizentzia guztiaren emaitza bezala ikusten dena argitu nahi du. _ 8. Programaren banaketa eta/edo erabilketa zenbait herrialdetan patenteengaitik edo egilearen jabego adierazpenengaitik murriztuta baldin ba dago, Lizentzia honen pean jartzen duen hazierako jabeak herrialde hoiek adierazten dituen banaketa murrizketa explizito bat ezarri dezake, banaketa beste herrialde guztietan onartuta dagoela. Kasu horretan, Lizentzia honek murrizketa hori barnean izango du, bertan idatzita egongo balitz bezala. 9. Free Software Foundation-ak "General Public License" honen berikusitako edo berriak diren bertsioak argitaratu lezake nohizbehinka. Bertsio berri hoiek ispirituan honen antzekoak izango dira, baina detaileetan ezberdinduko dira, arazo edo egoera berriak zuzentzeko. Bertsio bakoitzari ezberdintzen duen bertsio zenbaki bat dauka. Programak berari eta beste hurrengo edozein bertsioari dagokion bertsio zenbaki bat adierazten ba du, bertsio horren edo "Free Software Foundation"-ak argitaratutako hurrengo edozein bertsioaren baldintzak betetzeko aukera daukazu. Programak bertsio zenbaki bat adierazten ez ba du "Free Software Foundation"-ak inoiz argitaratu duen edozein bertsio aukeratu dezakezu. 10. Programaren zatiak banaketa baldintza ezberdinak dituzten beste programa aske batzuetara gehitu nahi baldin ba duzu, egileari bahimena eskatu beharko diozu. "Free Software Foundation"-ak babeztutako softwarearentzako "Free Software Foundation"-ari eskatu bahimena; batzutan salbuezpenak egiten ditugu honekin. Gure erabakia bi helburuk zuzenduko dute: * gure software askearen egorea askearen mantentzea * softwarearen elkarbanatzea eta erabilpena laguntzea. EZ DAGO INOLAKO GARANTIARIK 11. PROGRAMA ORDAIN GABE LIZENTZIATU DEN EZKERO, PROGRAMARENTZAKO EZ DAGO INOLAKO GARANTIARIK, APLIKAGARRIA DEN LEGEAK ONARTZEN DUEN NEURRIRARTE. JABEGOA DUTENEK, BESTEREIK IDATZIZ ZEHAZTEN EZ DUTEN BITARTEAN, PROGRAMA "DEN MODUAN" EMATEN DUTE, INOLAKI GARANTIARIK GABE, EZ ADIERAZITAKOA, EZ SUPOSATUTAKOA, HELBURU ZEHATZ BATERAKO ERABILGARRITASUNA ETA SALTZEARI DAGOZKIONAK BARNE, BAINA EZ HAUETARA MUGATUA. PROGRAMAREN KALITATEARI ETA FUNTZIONAMENDUARI DAGOKION ARRISKU GUZTIA ZURE GAIN DAGO. PROGRAMA AKATSAK AGERTZEN BA DITU, BEHAR DIREN SERBITZU, KONPONKETA ETA ZUZENKETA GUZTIAK ZURE GAIN EGONGO DIRA. 12. APLIKAGARRIAK DIREN LEGEAK BEHARTUTA EDO IDATZIZ ONARTUTA EZ BADA, JABEGOA DUEN EDOZEINEK EDO PROGRAMA ALDATU EDO BANATU DUEN BESTE HIRUGARREN BATEK EZIN IZANGO DU INOLAZ ERE ZU EDOZEIN KALTEREN ARDURADUN EGIN, PROGRAMAREN ERABILERAK EDO ERABILI EZINAK ERAGINDAKO KALTE OROKOR, BEREZI, BAPATEKO EDO ONDORIOAK BARNE (ZU EDO BESTE BATEK JASANDAKO DATUEN GALERA EDO HAUEN TRATAMENDU OKERRA EDO BESTE PROGRAMA BATEKIN ELKARLANEAN IBILTZEAN GERTATUTAKO EDOZEIN AKATS BARNE, BAINA EZ HAUETARA MUGATUA), KALTE HOIEN POSIBILITATEZ ABISUAREN GAIN EGONDA ERE. BALDINTZEN BUKAERA Nola aplikatu baldintza hauek zure Programa berriei Programa berri bat egiten ba duzu, eta publiko zabalean erabilera ahalik eta handienekoa izatea nahi baldin ba duzu, baldintza hauen pean edozeinek banatu eta aldatu dezakeen software askea egitea hoberena da. Hau egiteko, programan hurrengo abisuak jarri. Garantia eza argi uzteko da abisua iturburu fitxategi guztien hasieran jartzea seguruagoa da; eta fitxategi bakoitzak gutzienez "copyright" lerroa eta abisu guztia dagoen lekurako puntero bat izan beharko luke. Copyright (C) Programa hau software askea da; "Free Software Foundation" -ak argitaratutako "GNU General Public License"-ak adierazten duen baldintzapetan banatu eta/edo aldatu dezakezu, bai Lizentziaren 2 bertsioa edo beste hurrengoko edozein. Programa hau erabilgarria izango delakoan banatzen da, baina INOLAKO GARANTIARIK GABE; ez eta HELBURU ZEHATZ BATERAKO ERABILGARRITASUNA ETA SALTZEARI suposatu litezkeenak. Zehaztasun gehiagorako "GNU General Public License"-a irakurri. "GNU General Public License"-aren kopia bat jaso behar izango zenuke programarekin batera. Horrela ez ba da izan hurrengo helbidera idatzi: Free Software Foundation, Inc., 59 Temple Place, Suite 330, Boston, MA 02111-1307 USA Baita ere, pozta elektronikoz eta arruntaz zu nola kontaktatu zehaztu. Programa elkarreragilea bada, modu honetan hasten denean honelako abisu labur bat erakustaraziozu: Gnomovision version 69, Copyright (C) urtea Egilearen izena Gnomovision INOLAKO GARANTIARIK GABE DATOR; zehaztazun gehiago ikusteko sakatu 'show w'. Hau software askea da, eta banatzea zenbait baldintzapetan onartuta dago; zehaztazun gehiago ikusteko sakatu 'show c'. 'show w' eta 'show c' ustezko komandoak "General Public License"-aren atal egokiak erakutsi beharko lukete. Noski, erabiltzen dituzun komandoak beste era batera izendatu dezakezu, arratoi klik bat, menu atal bat edo zure programarekin bat datorren edozein gauza izan daitezke ere. Baita ere, programatzaile moduan lan egiten ba duzu, zure arduradunaren edo zure eskolaren, baldin ba dago, programaren jabegoaren ezeztatze bat sinarazi beharko zenuke, behar baldin ba da. Hemen adibidea, izenak aldatu: Yoyodyne, Inc., honen bitartez, James Hacker-ek idatzitako (make-k konpilatzailera pasatzen duena) `Gnomovision' programan jabego interes guztiak bertan bera uzten ditu. , 1 April 1989 Ty Coon, Vice-ko Lehendakaria "General Public License" honek ez du zure programa bestelako programa propietarioetara gehitzea bahimentzen. Zure programa subrutinen liburutegi bat baldin ba da, aplicazio propietarioek zure rutinari lotzea erabilgarriagoa kontsideratu beharko zenuke. Hau ba da egin nahi duzuna erabili behar duzuna "GNU Library General Public License" da, lizentzia honen ordez.