==Jakin ezine== <0x08>garren alea, <0x00>garren artikulua |=---------------------------=[ Hitzaurrea ]=----------------------------=| |=-----------------------------------------------------------------------=| |=------------------------------=[ edit ]=-------------------------------=| |=-----------------------------------------------------------------------=| Azkenean zuen aurrean zortzigarren Jakin ezinea daukazu. Konturatu gabe ia bi urte pasa dira azken alea atera zenetik, eta denbora horretan gauza pila bat gertatu dira. Teknologia munduan batez ere, azkenaldi honetan 2.0 delako garaian sartu gara eta internet geroz eta sozialagoa bilakatu da. Aldaketa honi buruz asko hitz egiten da, baina gure ikuspuntutik adibidetxo batekin laburbildu daiteke: eztabaidagunea barrapuntutik meneame gunearen "ring"era pasa da. Argi dago orain internet sarean ez gaudela soilik teknologia zaleok, burbuilaren erorketaren ostean azkenean bai, sarean denok gaude (internet atzipena dagoen herrialdeetan behintzat). Erabiltzaileak dira orain sarearen edukinen ekoizle nagusiak hortxe blogak, podcastak, youtubeak eta abar luzeak, eta hori poztekoa da. Orain telebista ikusi baino, askoz hobeagoa da eztabaidak, bideoak eta jeitsitako telesailak nahi dugunean ikustea, askoz atseginago eta aktiboagoa baita. Baina zoritxarrez iraultza honek ez du, momentuz, segurtasunaren inguruari ekarpen handirik ekarri eta krisialdiak jarraitzen du, eta SET ezinea horren islada argia dela esan daiteke. Orokorrean "under"aren egoera latza da; kontsumitzaileak dira nagusiak kasu honetan. Hitzaldiak egiten direnean arazo hori berehala nabaritzen da, beti aurpegi berdinak ikusten direla dirudi, Euskal Encounterren gertatzen den moduan. Jendeak ekoiztu baino kontsumitu eta jolastu egiten du, partyaren "scener" esentzia pixkanaka desagertzen delarik. Ez da harritzeko dena den, segurtasunak ahalegina eskatzen baitu. Hala ere, itxaropenerako zenbait gauza gertatu dira aurten: Phrack itzuli da eta hilzorian zegoen birus garapena badirudi berpiztu dela, 3 e-zine berri kaleratu baitira: EOF, F-13 eta Evilution. Ea zer gertatzen den hemendik aurrera. SETen eztabaidagunean behin eta berriro errepikatzen da ezinea geroz eta makalagoa dela eta erantzuna, behin eta berriro ere berdina da: kexatu ordez saia zaitez zure ekarpena bidaltzen. Kritikatzea erreza bezain erosoa da. Jakin ezinetik, maila exkaxarekin baina ilusio handiz ahalegin bat egiten da. +-----------------------------------------------------------------------------+ |Gehienetan ez dugu ezer berririk kontatzen; ez ahaztu, hemen agertzen diren | |artikulu gehienak hasiberrien lehen pausoak erakusten dituztela, ez besterik.| +-----------------------------------------------------------------------------+ Ale honetan lehen pauso horien sail berriak daude: meta gainezkadak eta azkenean birusen garapena. Teknika zaharrekin hasiko dira, beti bezala, gero gaurkoak ulertzea errezagoa izango delako; aurkezten den birusa guztiz lame da baina abiapuntu klasikoa ere bai . Birusen garapena benetan mundu konplexua da, horregatik estreinaldi honi beste estreinaldi batekin lagunduko zaio: elkarrizketa, esperientzia handiko VXer batekin. Gauza berriak bai, baina egia esateko agian zortzigarren hau gris xamarra egingo zaizue, transizio ezine bat bailitzan. Agian hala da. Ezin da horrenbeste denbora pasatzen utzi behar ale batetik bestera. Horrela animoak berehala hozten dira, eta hori ekiditeko behar bada funtzionamendua aldatu beharko litzateke. Baina zer egin? maiztasun handiagoarekin atera? erreza esatea baina zaila egitea. Garai hauetarako, ezine formato hau agian ez da egokiena. Idei batzuk dauzkagu buruan, baino burutazioak aireratu ordez errealitate bihurtzen saiatuko gara, eta ongi ateratzen bada abistatuko dugu. Estilo aldetik artikulu formal eta uniformeagoak ateratzen saiatu gara. Nabarituko duzue adibidez, gehienek aurkibidea eta bibliografia edo erreferentzia zerrenda bat daukatela. Formatoaren aldetik, irakurketa errezteko artikuluak bereiztu dira eta phrack estiloko goiburuak erabili dira. Jakin z8rtzi interneten da. Orain leku gehiago dauzkagu oharra uzteko: zabaldu, marrapuntu, eta milaka blog. Deiadarra hobeto hedatzea espero dugu: laguntza!! zerbait interesgarria kontatzeko daukazu? bederatzigarren alean zerbait argitaratu nahi al du norbaitek? zabalik gaude edozein ekarpen edo eritzi jasotzeko. Editoriala baliogarria iruditu zaizu? [_]Bai [_]Ez Orain zuekin, zortzigarrena. -edit-