==Jakin ezine== <0x08>garren alea, <0x01>garren artikulua |=--------------------------=[ Elkarrizketa ]=---------------------------=| |=-----------------------------------------------------------------------=| |=-------------------------=[ edit & killkir ]=--------------------------=| |=-----------------------------------------------------------------------=| Elkarrizketa ezinearen sail berria da, eta espero dezagun hemendik aurrera finko mantenduko den atala izatea. Birusen arloan sartu garenez, VXer bat elkarrizketatzea aproposena zirudien. Adi! payload suntsitzaileen alde dagoen tipoa da. Birus garatzaileei egiten zaizkien elkarrizketetan eritzi hau ez da asko entzuten. Batzuen ustez kode suntsitzailea sartzea ez du zentzurik eta erabiltzaile arrunten ikuspuntua argi dago zein den. "Synge naiz, sartu nire munduan..." 1. Zure burua aurkeztuko al zenuke mesedez? jatorria, adina, ezizena synge ezizenaz ezagutzen naute, "synged flesh" izen osoaren laburbildura dena. "Haragi errea" esan nahi du nolabait. EEBBtako hegomendebaldean bizi den 26 urtetako pertsona naiz. 2. Noiz, nola eta zergatik sartu zinen birus garapenaren munduan? Zuzenean ez nintzen birusen munduan sartu. Hasiera batean hacking eta crackingean interesatuta nengoen. Institutuan nire lehen programazio klaseak izan nituen; QBasic-en klasean jendearen makinak blokeatzen zituen programa garatu nuen. Honek behin eta berriro mezu bat bidaltzen zuen pantaila guztietara eta hau ixteko F1 sakatu behar zen. Horiexek bai egun dibertigarriak. Birusek nire atentzio erakarri zuten ordenagailuak Jack The Ripper birusarrekin infektatu zenean. Hortxe hasi zen dena... 3. Nolakoak izan ziren zure lehen pausuak? Zorionekoa izan nintzen, undernet-en IRCan ibili nintzen, Feathered Serpents-en garaian. Yesna eta beste batzuek jarrera aparta zuten gauzak azaltzen eta nire galdera leloei erantzuna ematen. CyberYodak Jack The Ripper birusaren desestekaketa bat bidali zidan eta hortik aurrera artikuluak eta iturburu kode mordoa irakurtzen hasi nintzen. 4. Talde batean ala bestean ibili al zara. Bai. Metaphase taldearen partaide bezala hasi nintzen, Knwodeth oraindik scenean zegoen garaian. Agurrak Knowdethentzat! garai horretan NoMercy taldean sartzeko ahaleginetan nengoen baina ordurako ekimenik gabe zeuden. Gaur egun Doomriderz taldearen partaide naiz, oraintxe free0n-i eskerrak ezine berri bat kaleratu duena. F-13 eta EOF taldeekin ere lanean nago. 5. Garapenerako eta probak egiteko ze tresneria erabiltzen duzu? Erabiltzen dudan lengoaiaren arabera. .NET baldinbada visual "express edizioak" erabiltzen ditut, eta c/c++ lengoaietarako gustokoen dudana Dev-Bloodshed da. PHP denean Macromedia Dreamweaver eta Apache zerbitzaria erabiltzen ditut. Mihiztaduran lengoaiarako nahiago dudana MASM da. Ez dut antibirusik erabiltzen, gorroto ditut, antibirus saltzaileak birusei izen eta deskribapen okerrak jartzen dizkieten txotxoloak besterik ez dira. Tontakeri asko esan baina ez dakite ezer egiten. Zerbait eskaneatu nahi izanez gero VirusAll edo Jotti webgunean erabiltzen ditut. 6. Zeintzuk izan dira zure garapenak? Lehen batez ere VB, PHP eta JS lengoaietan, hots HLL (Maila Altuko Lengoaiak) garapenak egin ditut. Lehenengo VB.NET birusa neuk garatu nuen. Nire azkeneko lana 'Socrates' izeneko PHP birusa izan da, oraintxe bertan web sarean mugitzen ari dena. Nik neuk sortutako zifraketa teknika eta zenbait funtzio berri erabiltzen ditu. C# harra baita garatu dut, EOF ezinearen 2garren alean aterako dena; Windows live messenger infektatzeko gai da. 7. Zer erizpide erabiltzen duzu birusei izena jartzeko? Doomriderz taldearen free0n-en antzekoa naiz zentzu horretan. Aintzinako grezia eta erromatar inperioaren zaletua naiz, hortaz bere filosofari eta jainkoen izenak erabiltzen ditut. Egun motela daukadanean nire humore txarraren eragina nabaritzen da, JS.Barneyren kasua bezala. Payloadan oinarritutako izena izan daiteke baita ere. 8. Zein lengoaia nahiago duzu? Ez nuke esango lengoai gogokoen bakarra daukadanik, momentuan idazten ari naizeneran araberakoa da. Gainera lengoaietaz nazkatu egiten naiz eta noizbehinka batetik bestera aldatzen naiz. Azkarra eta txikia den zerbait behar dudala? orduan mihiztadura lengoaia. Beste kasuetarako c/c++ nahiago ditut, bestela scripting lengoaiak. Beharren arabera. 9. Zeintzuk dira zure birus eta garatzaile gogokoenak? zergatik? Momentu hauetan ez dago garapen ekintza handirik. Garatzaileak baino lan gogokoak badauzkat. WarGame eta Necronomikonen lanak gustoko ditut nik erabiltzen ditudan lengoaiekin garatzen dutelako. Txinatar garatzaile onak daude baita, agurrak F-13ko robinhoodentzat! Free0n coder ona da ere, Roy G Biv bezala. evillove-k ere lan ona egin du. EOFko berniee ere gustoko dut. 10. Orain galdera klasiko bat: zer deritzozu payload suntsitzaileei buruz? Nik pertsonalki payload suntsitzailea gehitzen diot kodearei. Jende asko honen aurka dago, baina ez dut inor ezagutzen konputagailu batekin noizbait gauza suntsitzaileren bat egin ez duenik. Arazoa zera da: kode suntsitzailea ez sartzea erabaki dezakezu eta ondorioz ez duzu errespeturik jasoko Antibirus jendearengandik. Malware kutrea ordea suntsitzailea da eta atentzioa deitzea lortzen du. Edozein kasutan ez nago ez horren alde baina kontra ere ez. 11. Aurten VX jokalekuaren berpiztean gaude? Ez nuke hori esango, taldeak desegonkorrak dira eta desegiten dira. Hizketa asko eta irc gelatan ezer esan gabe dagoen jendea, koderik atera gabe. Momentu hauetan jende gutxi dago birus egile bezala aurkeztu daitekeena. Jokalekua komertzializatu egin da alde batetik eta ez dirudi jendeari axola zaionik. Ahal dudana egiten dut aurrera jarraitzeko. Hacking scenea ordea indartsu dirudi. Agurrak inguruko 2600 jendearentzat! 12. Etorkizunari begira, nolakoa izango da garapenaren bilakaera? Mirariren bat gertatzen ez bada ez dut uste birus jokalekua hobetuko denik, 29a ia desagertu egin da eta newbiek ez dirudi gauza askorik egiten dutenik. Ongi antolatu behar gara eta ekoizpena erritmoa mantendu behar da birus garapena mantentzeko. 13. Gomendioren bat al daukazu hasiberrientzako? Gauza batzuk gomendatuko nituzke. Ez sartu IRCan ezer ez egiteko. Ez sortu webgune bat birusei buruzko atal batekin gero koderik sortzen ez baduzu. Artikuluak irakurri eta praktikatu galderak egin baino lehen bestela IRC geletatik kanporatuko zaituzte. Birusak idazten ikasi nahi izanez gero oinarrizko programekin hasi. Ikasteko modurik onena iturburu kodea pila bat irakurtzea da. 14. Zer da armagedon proiektua? Momentu hauetan coder berriak sartzen ari dira baina tamalez ez daukate material edo gida eguneraturik garapenean laguntzeko. Necronomikonekin batera proiektu honi ekin genion coder berriek bere lanak uzteko leku bat izan zezaten, adibideak erakusteko eta beste garatzaileetatik ikasi ahal izateko. 15. Agurrak bidali nahi? Coder aktiboei agurra bidali nahi diet, baita noizbait lagundu didan jendeari: Free0n, Slagehammer, virusbuster, VXF, CyberYoda(mila esker laguntzeagatik), izee, WarGame, Necronomikon, Dr3f(Ongi etorria berriz!),berniee,Roy G Biv,Iclee, Retr0, Hutley, Philetoaster, eta robinhood, horiexek burura datozkidanak. http://www.doomriderz.co.nr http://www.f13-labs.net http://www.eof-project.net Hauxe izan da dena, mila esker synge!