==Jakin ezine== <0x08>garren alea, <0x09>garren artikulua |=----------------------------=[ Kultura ]=------------------------------=| |=-----------------------------------------------------------------------=| |=-------------------------------=[ km ]=--------------------------------=| |=-----------------------------------------------------------------------=| Izenburua: Hyperion saga Egilea: Dan Simmons Zientzia-fikzioaren maisulana, Hyperion eleberriarekin hasten dena. Horren ostean Hyperion-en erortzea, Endymion eta Endymion-en igoera. Etorkizun urrun batean kokatzen gaitu egileak, non unibertso ezaguna 3 talde nagusien artean banatzen den: aintzinako lurtarrak, inperio handia osatzen dutenak. exter arraza gaizkile eta lurtarrentzako betiereko mehatxua. Eta azkenik teknonukleoa, kokaleku ezezagunean dagoen adimen artifizial mordoen bilgunea, eta teorian gizakien laguntzaileak. Hyperion planeta bat da, baina ez edozein planeta: bertan denboraren hobiak izeneko lekua misteriotsua dago, non edozer gauza espero daitekeen. Bertara 7 pertsona joaten dira, bakoitzak bere arrazoiekin eta bere bizitzetan gertatu den zerbaitengatik. Bidaian bakoitzak bere istorioa kontatuko du eta kontaketaren bitartez unibertsoa eta bere egoera ikuspuntu guztietatik ezagutuko dugu. Denboraren hobiekin erlazionatuta pertsonai bildurgarri zein misteriotsua momentu zehatzetan agerpena egingo du: Alcaudon edo Shrike Itsuraz Kromoz eta ziri beldurgarrietaz osatutako izaki ahalguztiduna betebehar ulertezinekoa baina ekintza suntsitzailea daukana. Baina hori baino istorio gehiago daude. Misterio guztiak argitzen al dira lehen liburuak? inolaz ere, pixkanaka argitzen dira eta anbiguotasunak ere agertzen hasten dira. Baina zalantzarik gabe, 4 liburuak bukatzerakoan osagai guztiek bere zentzua hartzen dute. Bestalde Dan Simmons-ek sortzen dituen asmakizunak, gailuak eta batez ere espazio untziak benetan itzelak dira, guztiak fisikaren teoriak betetzen, batez ere mekanika kuantikoaren inguruan. Bereziki apartak 3garren eta 4garren liburuko 'arcangel' izeneko espazio untziak. Liburuak poltsiko ediziotan topa daitezke eta noizbait bakoitza 5 euroko prezioan jarri dute. Zientzia-Fikzioa gustoko baduzue hemen belarritaraino izango duzue. -km-