Jakin sistema eragilea  
  jakin sistema eragilea  
 

 

FAQ


  • Zer da Jakin OS?

Jakin OS linux banaketa xinple bat da, LFS proiektuaren dokumentazioa jarraituz garatu dena.

  • Nortzuk garatzen dute?

Jakin ezinean parte hartu dugun zenbait kidek.

  • Non garatzen duzue?

Garapen banatua da nolabait, kodea sourceforge-n gordetzen da. Ez dugu bilera presentzialik egiten.

  • Noiz garatu/tzen da?

Jakin ezinearen 3.en alean lehen esperimentuetaz hitzegin zen. Zenbait aldiz garatu ostean banaketa bat ateratzea proposatu zen.

  • Guztiz euskalduna al da?

Ez guztiz, kode gehiena ingeleraz dago, baina ahal den neurrian euskeratua izango da. Lana egina badago eta zenbait programa euskeratuta daudenez ez zaigu materiala faltako.

  • Zertarako beste banaketa bat?

Banaketa ez da helburua, banaketa aitzaki bat besterik ez da gehiago ikasteko. Dena den erabilgarri izatea espero dugu.

  • Zer bereizgarri dauka Jakin OSk?

Garapenera bideratuta dago guztiz, ez erabilpen "arrunta" egiteko. Jakin banaketa eraldatu, txikitu, apurtu, garatu behar den banaketa da.

  • Zer egin dezaket nik holako banaketa xinple batekin?

Banaketa berriak sortu, banaketa txiki eta bereziak garatu, eta batez ere kodea garatu.

  • Nola har dezaket parte?

Bidali zure kezkak, iradokizunak, nahiak, proposamenak... horretarako dauzkazu sourceforge-k eskeintzen dituen tresnak.

  • Holako bat egin al dezaket?

Ez noski, ez daukagu inolako laguntzarik.

  • Nork utzi dizue proiektua gortdetzeko lekua?

Sourceforge-k kode irekiko softwarea proiektu mordoak dauzka

  • Antzeko proiektu euskaldunik al dago?

Badago x-evian izenek banaketa "antagonista", hacktibismorako tresna guztiak dakarrena. LiveCD moduan dator eta ingurune grafiko eta guzti dakar.

  • Ingurune profesionaletan erabili al da?

Momentuz ez, dena den, lehen esperientziak dauzkagunean horien berri emango dugu. Norbaitek berririk badu, mesedez konta dezala :)

  • Lizentziarik al du?

GPL lizentziarekin erregistratu da.

  • Zer hardware beharrak dauzka?

Momentuz PentiumII eta PentiumIIItan probatu da 128M memoriarekin. Dena den behar oso txikiak dauzka.
Pentium bat gutxienez gomendatzen da (garapenerako).
64 ram mega.
400 mega disko (gutxienez, sistema sartzeko)

Jomugak



Hauexek dira Jakin banaketak dituen hurrengo jomugak:

» Okerrak zuzendu
» Instalazio CD bat sortu
» Sare txartelendako euskarria
» Modem eta PPP euskarria
» Programazio tresnak gehitu
» Programazio gidaliburuak

Parte hartu

 

Ideaiarik? proposamenak? kezkak?
Ingurune grafiko eduki beharlo luke? ala programazioarako ez de behar?
Har ezazu parte proiektuan.

Baliabideak

 

» Librezale
» Xevian
» Hacklabs
» EuskalGNU
» GulaZale
» Glub
» Bulma
» Nasolet
» INDYMEDIA

 

 
 
 
 

Harremanetan jartzeko idatz ezazu jakin a-bildua mailbox puntu co punt za helbidea
hala sourdeforge proiektuaren baliabideak erabili
SourceForge.net Logo

COPYLEFT Jakin ezine labs