- Banaketaren beharrak 
                Jakin banakek kaleratu duen lehen bertsioak Pentium2tik gorako 
                  prozesadorea ezinbestekoa du.  Diska gogorreko espazioa 500 megakoa izan beharko du, 90 mega 
                  banaketa konprimiturako eta gainontzekoa banaketa deskonprimitzen 
                  denean. Memoria aldetik gutxi beharko du, 64 megakin probatu da baina 
                  ziur aski 32kin nahiko dauka "ibiltzeko". Dena den, 
                  garapena egiten bada zenbat eta ram gehiago eduki hobeto. Beste 
                  horrenbeste gertatzen da prozesadorearekin, konpilazio abiadura 
                  hobetu baitugu. Bestelako txartelek (vga, sarea, soinua) ez dute printzipioz 
                  inolako behar edo interesik, banaketa garapenerako bideratuta 
                  baitago. Dena den ethernet sare txartel bat edukitzea egokia 
                  litzateke distribuzioa garatzeko.  
 
- Jakin Gure linuxaren gainean 
                Jakin banaketa probatzeko moduri erosoena gure linux sistema 
                  baten gainean instalatzea da. Ez dugu inongo partiziorik edo 
                  estropuzorik egin beharko; Jakin garatzeko modu egokia da hauxe. 
                 Goazen pausoz-pauso: 1).Jeitsi ezazu jakin 
                banaketaren bz2-a. Horretarako lynx hala wget bezalako programa 
                erabil ditzakezu. Honaino ongi? Hemendik aurrera root bezala lan 
                egin.
 2) Bi pausutan deskonprimitzea gomendatzen dugu:
 
                   
                    | linux# bzip2 -d jakin_os-0.1.i386.tar.bz2 linux# tar xfp jakin_os-0.1.i386.tar |  
 3) Azken aginduak jakin/ izeneko direktorioa sortuko du. 400 
                  mega inguruko direktorioa da. Jakin erabiltzen hasteko chroot 
                  exekutatu. Honek, linux-eko root edo sustrai hierarkia aldatzen 
                  du, guk esaten diogun lekura; kasu honetan Jakin banaketaren 
                  root-era pasako gara
 
 
 
                   
                    | linux# chroot jakin/ -bash-2.0#  |  
 4) Kitto! Jakin erabil dezakegu. Hortik aurrera exekutatzen 
                  ditugun agindu guztiak Jakin-eko bitarrak dira. zenbait aginduk 
                  ez dute behar bezala funtzionatuko proc/ fitxategi sistema falta 
                  delako. Momentuan montatu daiteke: 
                   
                    | -bash-2.0# mount /proc proc -t proc |  
 
 
 
 
 
- Jakin-en instalazio finkoa 
                Bueno, aurreko instalazioa probatu ostean instalazio finko 
                  bat egiteko asmoa daukagu. 400 edo 500 megako disko gogor espazioa 
                  beharko dugu. Partizio berezia hala disko osoa izatea berdin 
                  da. Demagun partizio berria dela (Instalazioa ez da asko aldatzen) 
                  /dev/hda2  Goazen pausoz-pauso:
 
 1) fdisk bitartez partizio berria sortu. Linux motakoa izan 
                  behar du. Swap partizio bat ere presta daiteke (32 mega edo 
                  nahi den tamainarekin, funtzionatzeko ez da ezinbestekoa), 82 
                  motarekin identifikatzen da fdisk partizioa egiten denean.
 
 2) Partizio huts berrian fitxategi sistema sortu (ext2 ala ext3) 
                  eta swap partizioa ere sortu
 
                   
                    | linux# mkfs /dev/hda2 linux# mkswap /dev/hda3 |  
 3) Sortu berri den partizioa montatu nonbait 
                   
                    | linux# mkdir /mnt/jakin  linux# mount /dev/hda2 /mnt/jakin -t ext2 |  
 
 4) Eta orain egin dezagun astakeria. Jakin-en edukia partizioan 
                  kopiatu. Modu ezberdinetan egin daiteke. Demagun dagoeneko deskonprimituta 
                  daukagula. Horrela kopia daiteke (baimenak mantenduko dira):
 
                   
                    | linux# cp -rfp jakin/* /mnt/jakin |  
 
 5) Orain jakin-en /etc/fstab edita ezazu. Bertan dauden partizioak 
                  zure egoerara egoki itzazu. Defektuz bi partizio dituela suposatzen 
                  du Jakin-ek: root partizioa eta swap partizioa.
 
                   
                    | linux# vi /mnt/jakin/etc/fstab |  
 
 6) sync agindua exekutatu. edukin guztia kopiatu dela ziurtatuko 
                  digu
 
 7) Funtzionatuko al du? lehen probatxo bat egin daiteke, chroot 
                  erabiliz.mount bezalako aginduak funtzionatzen badute ongi goaz.
 
 6) sync agindua exekutatu. edukin guztia kopiatu dela ziurtatuko 
                digu
 
 
- Hitz batzuk GRUB-i buruz
 GRUB sistema eragileen kargatzaile programa da. GRUB bitartez 
                  diska gogorren lehen sektoreetan nahi ditugun aukerak ezar ditzakegu. 
                  LILO (LInux LOader) programaren funtzio berbera dauka, baina 
                  GRUB askoz landuagoa da; shell berezia dauka aginduak sartzeko, 
                  eta printzipioz lana errezten saiatzen da. 
 Saiatzen da esan behar dugu zeren hasiera batean zail xamarra 
                ematen du. Nola esaten zaio diska gogor bati zer egin behar duen 
                edo zer aukera eman behar dituen? Kasu xinple bat ikusiko dugu. 
                Linux bat /dev/hda1 partizioan daukagu eta arrankea ezarri nahi 
                diogu. Nola egiten da hau? grub 
                exekutatu eta hau sartu behar da:
 
                   
                    | linux# grub grub> root (hd0,0) grub> kernel=/boot/kernel-2.6.4.img root=/dev/hda1 
                        ro grub> setup (hd0) grub> exit |  
 
 ah... zer demontre egin dugu grub sesio honetan?
 Diska gogorrari root partizioa zein den adierazi diogu eta nahi 
                dugun kernela erabiltzeko esan diogu. Nola ulertu behar dira zenbakiak 
                ? zer dira hd0 eta (hd0,0)?
 
 hd0 = /dev/hda eta (hd0,0) = hda1
 hd1 = /dev/hdb eta adibidez (hd1,2) = hdb3
 hd2 = /dev/hdc eta adibidez (hd2,1 = hdc2)
 ...
 beste modu xinple batean egin daiteke (automatikoki):
 
                   
                    | linux# grub-install /dev/hda |  
 
 Baina aukera bat baino gehiago nahi izanez gero, eskuz egin beharko 
                dugu. Komenigarria da ere GRUB diskette bat eskuragarri eukitzea. 
                Bestela dd aginduekin sor daiteke honelaxe (sartu diskettia hi!):
 
                   
                    | linux# dd if=/boot/grub/stage1 of=/dev/fd0 bs=512 count=1
 linux# dd if=/boot/grub/stage2 of=/dev/fd0 bs=512 seek=1
 |  
 
 Orain diskette horrekin arranka dezakezu. GRUBaren shell-a aterako 
                da eta zure diskoaren (edo diskoen) konfigurazioa ezarri, berreskuratu 
                ala aldatu ahal izango duzu.