Jakin sistema eragilea  
  jakin sistema eragilea  
 
Jakin OS linux banaketaren web orria
Ongi etorri!


Berriak

Jakin 7azpi
staff 2005/11/19


Jakin ezinearen azken alea atera berri da. Inoiz baino potoloago. Gainera kide berriak agertu dira artikulu interesgarriekin. Bota begirarda eta bide batez deia zabaldu!



Jakin zerrenda
staff 2004/12/21


Jakin ezinea eta banaketaran azken berriak jaso ahal izateko zerrenda bat prestatu dugu SFren eskutik. Honen bitartez email bidezko eztabaidagunea lortzen dugu.

Best bultzadatxo bat sistema honetarako. Zerrendan sartzeko, begiratu hemen . Zerrendaren izena: jakin-ezine@lists.sourceforge.net



Jakin bo5t
staff 2004/08/14


Jakin ezinearen 5garren alea atera berri da. Bertan programazio artikuluak dira nagusi. Begirada bat bota dezakezu hemen

Printzipioz gai antzekoak jorratzen dira: unix programazioa, tcp/ip programazioa, perl, e.a..




Instalazio CDaren garapena
staff 2004/06/06


Jakin banaketa modu erosoago baten instalatu ahal izateko bootCD bat garatzen ari gara. CD horren jakin sistema txiki bat memorian kargatzen du eta hortik abiatuta instalazioa aurrera joan daiteke.

Momentuz bootCD ongi ibiltzeko 64 mega RAM beharrezkoak dira eta balio hori murrizten ahalegintzen ari gara. Laster emaitzak.





Lehen bertsionaren hobespenak
staff 2004/05/15


Lehen berstioari erroreak zuzendu zaizkio eta zenbait hobespen egin dira: Jakin ethernet sarera konektatu daiteke orain. Interneteko bezero programa oinarrizkoak gehitu zaizkio eta garapena begibistatik galdu gabe CVS tresna ere gehitu zaio.

Horrela, banaketa txkia mantentzen den bitartean erabilgarria egiten da eguneroko lanerako.




Dokumentazioa
staff 2004/05/10

Lehen dokumentuak garatzen hasi gara. Funtsezkoena instalazioarena da. Izan ere momentuz ez dugu garatu instalazio CD bat eta Jakin martxan ikusteko zenbait gauza egin behar dira.

Gida hau pausoz-pauso jarraituta Jakin OS bat lor daiteke. Zerbait argi ikusten ez bada, bidali zuen zalantzak.



Jakin banaketaren lehen bertsioa
staff 2004/05/09


Hona hemen Jakin OS banaketaren lehen bertsioa. Lehen bertsioa alfa baino gehiago baina beta baino gutxiago. Guztira 90M dira, bzip2rekin xehetuak

Sourceforgen eskuragarri daukazue eta lehen probak egin ditzakezue zuen sistema apurtu gabe. Jakizue nola.




Baina zer da Jakin OS?
staff 2004/05/05


Zer da hau? diseinu beltzezko "hacker" orri bat? nun daude letra berdeak? eta buruhezurrak?

Hona hemen zenbait azalpen. Zalantza gehiago eukiz gero jo ezazu gure posta helbidera edo sourceforge-k eskeintzen dituen tresnetara.



 

 

Jomugak



Hauexek dira Jakin banaketak dituen hurrengo jomugak:

» Okerrak zuzendu
» Instalazio CD bat sortu
» Sare txartelendako euskarria
» Modem eta PPP euskarria
» Programazio tresnak gehitu
» Programazio gidaliburuak

Parte hartu

 

Ideiarik? proposamenak? kezkak?
Ingurune grafiko eduki beharlo luke? ala programazioarako ez de behar?
Har ezazu parte proiektuan.

Baliabideak

 

» Librezale
» Xevian
» Hacklabs
» EuskalGNU
» GulaZale
» Glub
» Bulma
» Nasolet
» INDYMEDIA

 

 
 
 
 

Harremanetan jartzeko idatz ezazu jakin a-bildua mailbox puntu co punt za helbidea
hala sourdeforge proiektuaren baliabideak erabili
SourceForge.net Logo

COPYLEFT Jakin ezine labs