FAQ
Jakin OS linux banaketa xinple bat da, LFS proiektuaren dokumentazioa
jarraituz garatu dena.
Jakin ezinean parte hartu dugun zenbait kidek.
Garapen banatua da nolabait, kodea sourceforge-n gordetzen
da. Ez dugu bilera presentzialik egiten.
Jakin ezinearen 3.en alean lehen esperimentuetaz hitzegin
zen. Zenbait aldiz garatu ostean banaketa bat ateratzea proposatu
zen.
Ez guztiz, kode gehiena ingeleraz dago, baina ahal den neurrian
euskeratua izango da. Lana egina badago eta zenbait programa
euskeratuta daudenez ez zaigu materiala faltako.
- Zertarako beste banaketa bat?
Banaketa ez da helburua, banaketa aitzaki bat besterik ez
da gehiago ikasteko. Dena den erabilgarri izatea espero dugu.
- Zer bereizgarri dauka Jakin OSk?
Garapenera bideratuta dago guztiz, ez erabilpen "arrunta"
egiteko. Jakin banaketa eraldatu, txikitu, apurtu, garatu
behar den banaketa da.
- Zer egin dezaket nik holako banaketa xinple batekin?
Banaketa berriak sortu, banaketa txiki eta bereziak garatu,
eta batez ere kodea garatu.
Bidali zure kezkak, iradokizunak, nahiak, proposamenak...
horretarako dauzkazu sourceforge-k eskeintzen dituen tresnak.
- Holako bat egin al dezaket?
Ez noski, ez daukagu inolako laguntzarik.
- Nork utzi dizue proiektua gortdetzeko lekua?
Sourceforge-k kode irekiko softwarea proiektu mordoak dauzka
- Antzeko proiektu euskaldunik al dago?
Badago x-evian izenek banaketa "antagonista", hacktibismorako
tresna guztiak dakarrena. LiveCD moduan dator eta ingurune
grafiko eta guzti dakar.
- Ingurune profesionaletan erabili al da?
Momentuz ez, dena den, lehen esperientziak dauzkagunean horien
berri emango dugu. Norbaitek berririk badu, mesedez konta
dezala :)
GPL lizentziarekin
erregistratu da.
- Zer hardware beharrak dauzka?
Momentuz PentiumII eta PentiumIIItan probatu da 128M memoriarekin.
Dena den behar oso txikiak dauzka.
Pentium bat gutxienez gomendatzen da (garapenerako).
64 ram mega.
400 mega disko (gutxienez, sistema sartzeko)
|